Archive for June, 2006

La Casilla elmundial.org kanpainarekin bat. La Casilla con la campaña elmundial.org

Tuesday, June 27th, 2006

Gazte Abertzaleak Bilboko La Casilla polikiroldegian ospatutako Euskadi eta Japonen arteko lagunarteko saskibaloi partidan izan zen. GA euskal saskibaloiaren aldarrikapen jaiarekin bat egin zuen horretarako pankarta desberdinak jarrita. Leloek euskal selekzioen ofizialtasunaren beharrari eta bide horretan erakunde independentistak zabaldutako web orrialdeari egiten zioten erreferentzia.

Mundial

Mundial

Mundial

Otras iniciativas reivindicativas. Beste ekimen erreibindikatibo batzuk.

Friday, June 23rd, 2006

Gaur elmundial.org ekimen honen antza duen beste ekimen baten berri izan dugu, www.arast.net, Chobenalla Aragonesista eta Mocedá de Izquierda Asturiana erakundeek elkarrekin eraikitako webgunea, bere selekzio nazionalen ofizialtasuna erreibindikatzeko.

Mundial

Euskal Saskibaloi selekzioa. Selección vasca de baloncesto. Basque basketball selection

Sunday, June 18th, 2006

Datorren ostegunean, Saskibaloiko Euskal Selekzioak, Japoniaren kontrako partidua edukiko du, La Casilla pabilioian, arratsaldeko 17:30tan.

Gazte Abertzaleak-eko zenbait kidek animatzera joango garelarik, eta segurazki elmundial.org kanpainaren inguruko informazioa emango dugu.

Euskadi-Japon Saskibaloi partidua

Sarrerak hemen erosi daitezke.

Pankartak elmundial.org kanpainaren alde

Tuesday, June 13th, 2006

GA Ezkerraldea ere elmundial.org kanpainan!

Azken astean GARA egunkarian orri oso eduki eta gero, aurrera jarraitzen dugu elmundial.org kanpainarekin, hilabetea bukatu arte gutxi gora behera (Mundiala bukatu arte, hain zuzen) egongo baita indarrean honako kanpaina. Horrexegatik, orain ahalik eta bisita gehien lortu behar ditugu, eta horretarako publizitatea behar da, edozein motako publizitatea. Interneten publizitatea lortzen ari gara jada, blog eta abarren bitartez, baina ohiko metodoak ere erabilgarriak dira asko eta horregatik GA Ezkerraldeak ere elmundial.org kanpainaren alde egin zuen atzo, argazkietan ikus dezakezuen bezala. Atera berri den kanpainako pegatinen irudia pankartetara eramanez, ekintza burutu genuen Ezkerraldeko herri batzuetan, Barakaldon, Sestaon, Ortuellan eta Muskizen, hain zuzen. Arratsaldez Muskizko alkartetxean bildu ginek pankartak prestatzen eta gero zonaldetik jarri genituen.

Mundial

Mundial

Mundial bannerra / Banner Mundial

Sunday, June 4th, 2006

Gure webaren helbidearekin pegatina batzuk atera dira. Askok eskatu dizkiguzue bannerrak zuen webgueentzako. Pegatinaren irudia bidaltzen dizuegu zuen webgunean sartu dezazuen.

Bannerren bat egin ahal bazenuke, egin, eta bidaliguzu!

Animatu eta zure webgunean lotura jarri!

Mundial futbol