Euskal Herria Mundialera! ¡Euskal Herria al Mundial! Euskal Herria au Mondial! Euskal Herria to the World Cup!

Selekzio nazional propioa izan ahal izateko

1) Borondatea baino ez da behar

Kirol federazioak ez dira berez organu politikoak. Instituzio pribatuak dira, eta ez dira erregela politikoak zuzenduak. Beraz, nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera ez dago egitura político batek murriztua, ez dago nazio baten estatus politikoaren menpe. Selekzio nazionala izatea bi faktoreen menpe dago nagusiki: nazio horren benetazko borondatea selekzioa izateko eta nazioarteko federazioaren borondatezko onarpena.

2) Ez da beharrezkoa estatu independentea izatea

Nazio Batuen Erakundeak 187 kide dituen bitartean, Asoziatutako Nazioarteko Futbol Federazioa (FIFA, ingelesez) 198 ditu. Nazio Batuetan ez dauden FIFAko kideak hauexek dira: Anguila, Antilla Holandarrak, Aruba, Bermudak, Eskozia, Gales, Ingalaterra, Ipar Irlanda, Caimán Irlak, Virgen Irlak, Faeroe, Cook, Tahití, Montserrat, Puerto Rico, Macedonia, Palestina, Taipei, Hong Kong eta Guam. Suiza orain dela gutxi sartu da Nazio Batuetan.

Beste kirol modalitate batzuetan, estatu gabeko nazio asko daude eta inolako arazorik gabe hartzen dute parte nazioarteko eta ofizial diren txapelketetan.

3) Ez da beharrezkoa txapelketa edota liga independenteak antolatzea

Adibidez futbolean: Galesek beti izan du futbol selekzio nazionala, baina orain dela gutxi arte ez du berezko Futbol Ligarik izan. Gaur egun ere, Galeseko talde nagusiak Ingalaterrako ligetan integratzen dira, Cardiff City bezala. Andorrako selekzioa 1998 urtean egiten du bere debut ofíciala, baina aurretik jokatuak zituen partida amistosoak (lehenengoa 1996 urtean, Estoniaren aurka). Orain dela gutxi lortu du berezko futbol liga izatea, baina baditu ere liga espainoletan integratutako taldeak.