Selekzio nazionalak. Selecciones nacionales. Équipes nationals. National teams.

Selekzio nazionalen balioa nazio baten kohesio sozialerako

Hurrengo egiaztapena ez da batere inuxentea: independenteak diren Estatu berrien lehenengo eskakizunen artean FIFAra sarrera eskakizuna dagoela beti. Nazio Batuela bezain natural eta beharrezkoa izango balitz bezala; Estatu definizioak, hiru elementu tradizionaletaz –lurraldea, biztanlegoa eta gobernua- gain, esentziazko beste bat beharko balu bezala: futbol talde nazionala.

Egia esan, gazteak diren Estatuetan, zeinetan nazio sentimendua hauskorra den eta mehatxatua dagoen, sentimendu horren solidifikazioa futbolak erraztu du, pentsa daitekeena baino neurri handiago batean. Talde nazionala ez da, beraz, Estatuaren sorreraren ondorio soila: nazioa eratzen laguntzen du.

Frantses eta espainar selekzioen nonahiko propaganda eta selekzio hauekiko identifikazioa bultzatzen duen talde hauen apología izugarrizko tresna da frantziar eta espainar nazioen kidetza eta identiatea bultzapenerako. Azken finean, kirola ideia politiko espainar eta frantsesen zerbitzuan. Guk hori ulertzen dugu, eta gure erreibindikazioa ere legitimoa izanik, beharrezkoa ere badela uste dugu. Euskal Herriak ere bere nortasuna defendatu behar baitu.